XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Butroiko Kastiloak, hainbeste urtetan historiari beranak emon ostean, harrezkero, ahaztu antzean itzi zan 300 urtez.

Errentan imini zan baserritarren esku eta etxe eranskinez bete zan lur ekonomiaren lagungarri.

Alboetatik ziren haritz, arte eta pago basoak bota eta solo, ortu eta lantzartu egin eudezan.

Torrezilako Markesak, 1849.ean eskuratzen dau Butroiko titulua eta beragaz jabetza osoa.

1857.ean Plentziako Josefa Arteaga eta Silvakogaz ezkondu eta beronen ohorez, erregalutzat gaurregun ikusi ahal dogun Kastiloa egiten hasten da, arteko Torrearen ganean.

Obra honen ardura Francisco Cubaskoa arkitektoarengan iminten da.

1879.ean hasten dira beharrak.

Markesa sei urte beluago hil zan, beharra sano aurreratuta zala eta beran seme izan zan XX. mendearen lehenengo urtetan errematatu eune.

Markes barria zan Andres Abelino Cubaskoaren agindupean egin zan ingeruko lorategi eta arboladi exotikuena: Iparrameriketako sekuoia eta magnoliak, Afrikako palmondoak, Himalaia, Libano eta Atlaseko zedroak, Japoiko kriptomeriak, Kaukasoko tilo izaiak, Kanadako txopoak, Australiako arkaziak, Indotxinar zefatolejoak...

Markesak beran uda jaietan eta erabiltzen aun Kastiloa eta dinenetik, Alfonso XIII.a bera bere Gatikaratu zen 1920 aldera.

1925.ean Medinazeliko Dukeak heredatzen dau Butroi eta arboladiari beste hainbat bertoko zugatz tipo sartzen dotsoz: haretz, pago, arte, pinu, platanondoak...

1936.ean gudariek okupatzen deure Kastiloa.

Gerra ostean, Dukeek museo pribatu bat egiten deure bertan baia, 53an atzeko torreoipeko putzuan ito zan bisitariarena eta gero zarratu egin euden.

56an Kardonako Dukesak heredatu eun Butroi.

Baia, gobernate ezak eta lapurrek egin euden barruko jeneroen hondamena eta mobiliarioa ezezik bidriera, tailetu eta gehiena suberta zan sano kaltetuta.

1989ko urtarrilean 600 urtez herentzitan batek besteari pasatzen zana diruz erosten dau Estudios Arriaga, S.A.-k.

Hurrengo zenbakian jarraituko dogu gai beraren beste alde batzuri.

Bitartean jakin eizue egunero dagoela Butroiko Gaztelua publikoaren bisitei zabalik 10:30etatik 20etara 650 peztan.